Koltana, odolaren minerala


Hasi baio lehen, bideo hau aztertuko dugu. Beheko galderari gazteleraz erantzun beharko duzu.


1.-

Before continuing, watch the  video and answer the question below. If you need , activate the English subtitles.


2.-

Testua irakurri eta entzun ondoren, beheko inprimakiari erantzun:



Badirudi gaur egun ezin gaitezkela bizi telefono mugikorrik gabe. Aurrerapen handi bat izan da guretzat, baina errealitate ilun bat dago hau guztiaren atzean. Sufrimendua eta heriotza da Kongo bezalako herrialdetan dagoen egoera, eta dena guk teknologiaz gozatzeko?.

Koltana, urre grisa,  teknologia berriei lotutako makinak egiteko erabiltzen den material bat da, hala nola ordenagailuak, sakelakoak eta bideo-kontsolak. Beraz, funtsezko materiala da industria askotan. Naturan oso urriak diren bi mineral dauzka koltanak. Koltana, kolunbita eta tantalioz osatuta dagoen minerala da; hortik asmatu zuten "kol-tan" laburdura. Kolunbitak ez dauka ezaugarri berezirik eta baztertu egiten da, baina tantalioaren ezaugarriek oso aproposa egiten dute: orain arte beti erabiltzen zen kobrea baino %80 eroale hobeagoa da, beroari bikain eusten dio eta berarekin egin daitezkeen hariak kobrearenak baino ehun aldiz finagoak dira; hori dela eta,  miniaturazko zirkuitoetan korrontea kontrolatzeko gaitasuna du. Horregatik erabiltzen da hegazkinetan eta energia atomikoarekin ari diren lantegietan ere. Eta hori guztia gutxi balitz, ez da herdoiltzen.

 Koltana asko garestitu da azken urteetan. Hura erauzita eta salduta, diru asko ari dira irabazten prozesu horiek kontrolatzen dituztenak. Horrek gatazka handiak eragin ditu Afrikan, baita gerrak ere; izan ere, han daude munduko koltan-meategi nagusiak. Gainera, erauzteko, haurrak erabiltzen dituzte maiz, eta baldintza izugarri txarretan aritzen dira lanean. Horretaz gainera, paisaia hondatzen ari dira, eta ibaietako ura kutsatzen.  Horren ondorioz, animalia asko galtzeko zorian daude; besteak beste, mendietako gorila.

 Arazo horietako batzuk eragotzi ahalko lirateke, lehengai hori duten makinak birziklatuko bagenitu; horrela, koltan gutxiago erauzi beharko litzateke. Gailu horiek edozein edukiontzitan bota beharrean, garbiguneetara eraman behar dira, berriz erabiltzeko trata ditzaten.
Gehiago jakin nahi baduzu, hemen klikatu.







Aurreko bideoak eta inprimakia ondo aztertu ondoren ziur nago hausnarketa sakon bat egingo duzuela. Beheko aurkezpenean taldeka prestatutako mugikorrak arduraz erabiltzeko hamar aginduak agertuko dira.



Iruzkinak